Laguntza zerbitzua
Helburu orokorra
Ikasle aniztasuna onartu,pertsona baloreak nabarmendu eta nagusiki "Hezkuntza behar bereziko" ikasleei lehentasuna eta atenzioa eman.
Nor gara
- Maite Lecuona (Pedagogia terapeutiko irakaslea) laguntza gelako arduraduna.
- Hezkuntza laguntzan espezialista taldea. Hezkuntza behar berezia duten kasu zuzenean esku hartzeaz arduratzen dira.
Helburuak
- Patologia bereziak edo garapen pertsonalak direla eta esku hartze zuzena eta bakarkakoa behar duten ikasleekin lan egitea.
- Aniztasunari erantzunak ematen dieten baliabideak bultzatu, elkarbizitza erraztuz, umea gela arruntan onartua dela sentitu dezan.
Nola egiten dugu
- Beraien beharrak jasotzen dituzten bakarkako programak eginez: ikasteko erak, hezkuntza baliabideak, edukiak, ebaluaketa...
- Ikasle bakoitzaren beharrak ikusiz taldeen malgutasuna erabili.
- Horrez gain "Gela balianitza" erabiliz, honen bitartez erlaxazioa eta lasaitasuna lortu nahi da.
- T.E.A. eta T.G.D. diagnostikatutako ikasleei zuzendutako psikomotrizitate gela. Une horietan P.T eta E.A.E laguntza izaten dute.
- Beraien ingurura irteerak eginez (igerileku, liburutegi...), xede zehatza eta erabilgarria bilatuz.
Norentzat
- Arreta zuzena eta bakarkakoa behar duten ikasleei zuzenduta.
- Heldutasun desfase oso esanguratsua duten ikasleentzat.(A.C.I., jarrera, antolaketa arazoak, oinarrizko abilezietan zailtasunak...)
Non egiten da
- Laguntza gelan talde txikitan edo bakarkako esku hartzea beharrezkoa denean.
- Gela arruntan H.B.B.-ko ikasleen eskola integrazioa bultzatzeko, beste ikasleekiko harremank eta ikasketak kontutan edukiz.