Nor gara

Xedea

AMA GUADALUPEKOA IKASTETXEA ikastetxe pribatu eta hitzartua da, kristaua eta gizarte ekimenekoa, Hondarribiko Parrokia Titularra izanik, eta eskualdeko familietako urte betetik hemezortzi urtera bitarteko seme-alabei heziketa ematea du helburu, izatearen balioei edukitzearenei baino indar gehiago ematen diena, hau guztia baliabide egokiz hornitutako profesional talde bati esker, banakako metodologia eraginkorra erabiltzen du ikaslea ikaskuntza-prozesuaren ardatza delarik.

Ikuspegia

Ikasleen eskola eta giza formakuntza ona dela medio eskualdeko erreferentzi gune bilakatzea da gure asmoa, formakuntza honi esker erabat gizarteratzeko era izan dezaten bai goi mailako ikasketetara joaz bai lan merkatuan sartzeko prestatuz. Gure oinarrian honako hauek ditugu: gure nortasuna, EFQM ereduaren araberako kudeaketa-sistema eta goi-mailako profesional taldea, pedagogikoki berritzailea eta formakuntzaren bidez eten gabe hobetzeko jarrera duena.

Balioak

Ikastetxeko Heziketa-Proiektuan jasotako balioak dira:

  • Pertsonak bizitzaren giza zentzu kristaua lortzeko giroa sortu.
  • Berdintasun pertsona guztiekiko harremanean, denen aniztasuna errespetatuz.
  • Errespetua pertsona eta baliabide materialei, elkartasunaren eta lankidetasunaren bidetik talde ireki baten bizikidetasunari laguntzeko, eta horrela konfiantza-giroa sortu.
  • Erantzukizuna. Eguneroko lanari eragin, lanak eta betebeharrak ahaleginagatik aintzat hartuz, ordena eta diziplina erraztuz.
  • Elebitasuna. Gure Ikastetxea elebiduna da, eta Herriko berezko hizkuntza gisara euskararen normalkuntzari laguntzeko asmotan, ahaleginak egingo dira euskara gero eta gehiago giro-hizkuntza, tresna-hizkuntza izan dadin.
Ama Guadalupekoa Ikastetxea

Haur eta lehen hezkuntza
Bidasoa kalea 11 Hondarribia 20280
Tel.: 943 641 016
Bigarren hezkuntza eta batxilergoa
Itsasargi kalea 7 Hondarribia 20280
Tel.: 943 644 700