Kristau Eskola

                                                                                                                                                               

                                                                                                                                                           

Ama Guadalupekoa ikastetxea Kristau Eskola erakundearen partaidea da. Euskal Herriko Kristauak diren ikastetxeen bilgunea da.

Mende bat baino gehiago da Euskal Kristau Eskola euskal herritarrak eskolatzen hasi zela. Ebanjelioaren baloreak ditu oinarri Euskal Kristau Eskolaren hezkuntza proiektuak. Proiektu hori fedez, kulturaz eta bizitzaz osatutako eztabaidarako foroa osatzeko prest dago. Gainera, gerta litezkeen aldaketei arreta berezia eskaintzen die.

Hori dela eta, Euskal Herrian bizi dugun hizkuntza eta kultura aniztasuna oso kontuan hartzen ditu. Euskal Kristau Eskolak bereizgarri horien aldeko apustua egin du: euskara behar bezala ezagutzearen aldekoa, eta euskal kultura ezagutzearen eta bizi izatearen aldekoa, hain zuzen ere.

Kristua Eskolak badu bere irakaskuntza behatokia, DEIER izendatuta, gure hezkuntza mundu aldakor honi berme guztiekin aurre egiteko.

DEIER Behatokia irakaskuntza sistemaren eta hezkuntzaren gaineko gogoeta eta analisia egiteko gunea da. DEIER hezkuntzaren arloari buruzko proiekzioak egiteko eta egoerak aurreikusteko tresna da, joerak eta behar estrategikoak hautematen baititu.

DEIERek hezkuntzan eta irakaskuntzan datozen belaunaldietan gertatuko diren gizarte aldaketak antzeman eta ikertu nahi ditu, ikuspegi orokorretik begiratuta eta askotariko diziplinak (demografia, ekonomia, soziologia, zuzenbidea, pedagogia, aisia eta kultura, etab.) kontuan hartuta, betiere.

Bi mailatan lan egiten du: maila lokalean eta maila globalean.

DEIERek hiru helburu nagusi ditu:

  1. Etengabe etorkizunari begira jardutea eta hezkuntzan sortzen ari diren erronka berriei erantzutea.
  2. Hezkuntzak etorkizunean, datozen 10-15 urteotan, izango duen bilakaera aurreikustea.
  3. Hezkuntzan diharduten talde guztientzat erreferentzia izatea (irakaskuntza erakunde formalentzat, guraso eta hezitzaileentzat, gobernuentzat, gizarte eta kultura taldeentzat, ikasleentzat, etab. ).

DEIERen kudeaketa filosofia honako zazpi balio hauetan oinarritua da:

  1. Prospekzioa (etorkizunaren behaketa eta analisia)
  2. Berrikuntza (irtenbideak/proposamen berriak)
  3. Informazioaren kalitatea (hobekuntza eta bikaintasun prozesuak sustatzeko)
  4. Gizartearekiko zabaltasuna (komunikazio eta informazio gardena)
  5. Globaltasuna (kontzeptuen eta analisien ikuspegian)
  6. Diziplinartekotasuna
  7. Neutraltasuna (ikuspegi profesionala eta zientifikoa).

KRISTAU ESKOLA erakundearen Gipuzkoako bulegoen kokapena eta web esteka hurrengoak dira :
Kristau Eskola, Santesteban Musikaria 3 - 2. 20011 Donostia - Tf. 902 540 590
www.kristaueskola.org

Ama Guadalupekoa Ikastetxea

Haur eta lehen hezkuntza
Bidasoa kalea 11 Hondarribia 20280
Tel.: 943 641 016
Bigarren hezkuntza eta batxilergoa
Itsasargi kalea 7 Hondarribia 20280
Tel.: 943 644 700