Eskolako Agenda 21, batetik, hezkuntza komunitatearen konpromisoa da, eta, bestetik, ikastetxearen eta haren inguruneko ingurumen- eta gizarte-hobekuntzaren aldeko ekintza-plana. Programa honen bidez, ikastetxeek ikastetxearen eta haren inguruneko ingurumen-kudeaketa aztertzen dute, azterketa hori hezkuntza-baliabidea bilakatuz. Halaber, hezkuntza-komunitateak detektatutako arazoen konponketan parte hartzeko eta garapen iraunkorra lortzeko alternatibak proposatzeko aukera dauka.
Ama Guadalupekoan 2008-2009 urtean martxan jarri genuen, eta lehenengo pausoak hauek izan ziren eta hurrengo urtetan emango ditugunak:
• Ingurumen batzordea eratu. Bertan, ikasleak, irakasleak eta irakasleak ez direnak parte hartu zuten. Talde honek gehi hezkuntza komunitateak, eskolaren egoera zein den aztertu zuen eta aztertuko du hurrengo urteetan.
• Diagnosia egin eta gero, helburu errazak eta zehatzak jarri genituen eta jarriko ditugu.
• Lan-plangintza eratu genuen eta eratuko dugu.
Kontutan hartu behar da, luzerako lana dela, lehenengo urtean Hondakina gaia izan zen, aurten Ura, eta 2010-2011 ikasturtean “ura eta hondakinak” landuko ditugu.
Beharra egon ezkero, etxeko laguntza eskatuko dugu, eta zuen parte hartzea eskertuko genuke, denon ardura eta konpromisoa da eta.
