ZAINTZA
Zaintza Zerbitzua
Zaintza zerbitzu hau 8:00etatik, etapa bakoitzari dagokion eskola sarrera ordua arte eskeini behar dugu.
Zerbitzu hau, beharra duten familia guztiei irekita izango da, 3 urtetik 6. mailaraino.
Zerbitzu honen prezioa 25,50 eurokoa izango da hilabetero ikasle bakoitzarentzat, kurtso osoan erabiltzeko konpromisoarekin. Zerbitzua denboraldi baterako edo egun puntual batean erabiltzeko beharra izanez gero, erabilitako egun bakoitzeko 3,10 euroko prezioa izango du.
Kasu honetan, abisoa, ikastetxeko idazkaritzan aurreko egunaren 16:30ak baino lehen eman beharko da.
Lehen hezkuntzan anai-arrebak dituzten ikasleek, zerbitzu hau 8:45etatik 9:00etara erabiltzeko aukera izango dute hilean 8,20 euro ordainduz.
Eskolako garraioaren erabiltzaileek zerbitzu hau dohainik izango dute.