Lan lerroak
Ikastetxeko Lan lerroak 2009-2012
- Balio kristauetan oinarritutako erakunde fidagarria, lehiakor eta profesionala finkatzea.
- EFQM ereduan oinarritutako kudeaketa ezartzea.
- Gure jarduera pedagogikoan ohitura berritzaile txertatzea.
- Gaitasunetan oinarritutako maila akademiko ona bermatzea.
- Gure ikasleei egindako jarraipena Ikastetxearen ezaugarri berezi bihurtzea.
- Balioak lantzea Ama Guadalupekoaren nortasunaren ezaugarri bilakatzea.
- Hondarribian Ama Guadalupekoaren presentzia areagotzea.
- Komunikazioa eta gaurkotasun teknologikoa lan lerro guztietan bermatzea.
2009-2012 urteetako Ikastetxeko lan lerro nagusiak definitu ditugu, horiek izango baitira gure “xedea, ikuspegia, balioak” -aren ardatza.

Lan lerro bakoitzari dagozkion helburuak eransten dizkiogu, eta helburu horietara hurbiltzeko ekimenak adosten ditugu.

Ikastetxeko bizitzan ekimenak txertatzeko prozesuak bihurtzen ditugu, eta gure IKASTETXEAREN URTEKO PLANA osatzen dute.

Prozesu bakoitzaren eskema hurrengoa da.

Prozesu guztietako emaitzak ikusita eta hausnarketa egin ondoren hobekuntza dokumentua idazten da hurrengo ikasturteko URTEKO PLANean txertatzeko