Goizeko zaintza
Goizeko 8:00etatik
Eskolan goiza modu atsegin eta lasaian hasteko aukera eskaintzen dugu. Goizeko zaintza zerbitzua 3 urtetik 6. maila arteko ikasleentzat da, eta familiei egokitutako laguntza eskaintzen du. Zerbitzua goizeko 8:00etan hasten da, eta parte hartu nahi dutenek nahikoa dute idazkaritzan abisatzea.
Goizean, haurrak jarduera desberdinetan aritzen dira, beti ere beren adinei egokitutako jokuak eta dinamika dibertigarriak aukeratuz. Horien artean daude:
Eraikuntza-jokoak, sormena eta irudimena lantzeko.
Erronkak, pentsamendua eta talde-lana sustatzeko.
Marrazketa eta jarduera artistikoak, goiza kolorez eta ideiez betetzeko.
Helburua da ikasleek goiza modu pozgarri eta sortzailean hastea, ikasteko eta lagunekin partekatzeko prest egon daitezen. Zerbitzu honek familiei lasaitasuna ematen die, eta haurrei goiza jolasean eta ikaskuntzan murgilduta hasteko aukera.




