Orientazioa
Orientazioa
Orientazio Departamentuaren jarduera hiru multzotan banatuta dago, baina elkarri estuki lotuta: gurasoak, irakasleak eta ikasleak. Esku-hartze ororen helburua ikasleen garapen integral onena lortzen laguntzea bada ere, ekintza ez da beti zuzenean egiten, baizik eta prozesu horretan konprometitutako helduen bidez.
01.
Banakako eskuhartzea
Hezkuntza-premia zehatzak dituzten ikasleak
Sail honek beharra ebaluatzen du, baita banakako tratamendurako eta jarraipenerako prozesua bideratu ere.
Eskolatze-une jakin batean banakako arreta behar duten ikasleak
Eskaera gurasoek edo irakasle-tutoreek egiten dute, familiek baimena eman ondoren. Eskaera horiek egiteko arrazoiak askotarikoak dira, eta eskola-errendimendua eta, oro har, garapen pertsonala barne hartzen dituzte. Ebaluazioa egin ondoren, tutorearekin edota familiarekin elkarrizketa pertsonala egiten da, zeinetan emaitzen deboluzioa egiten den eta dagozkion erabakiak hartzen diren.
02.
Taldeko eskuhartzea
Balorazio horien helburua, batetik, ikaskuntzan esku hartzen duten oinarrizko faktoreen garapenaren talde-erreferentzia objektiboa izatea, eta, bestetik, ikasle bakoitzaren banakako prozesuaren azterketa egitea da. Hurrengo urratsa emaitza onak lortu ez dituzten ikasleekin jarraitu beharreko estrategia zehaztea da: proba osagarriak egitea, laguntza-gelara bideratzea, tutoretza-jarraipen zehatzagoa egitea, gurasoekin elkarrizketa pertsonal bat hitzartzea…
03.
Familiekin harremana
Familia guztiek, erreferentziazko tutorearen bidez, orientatzailearekin elkarrizketa bat eska dezakete, edozein gai argitu nahi badute eta bere gomendioak behar badituzte.