Aniztasunaren trataera

Laguntza Gela

Norberaren erritmoan aurrera egiteko espazioa

Laguntza gela eskolako espazio berezia da, ikasle guztien beharrei erantzun pertsonalizatuagoa emateko sortua. Helburua haur bakoitzak bere erritmoan aurrera egiteko aukera izatea da, segurtasuna eta konfiantza eskainiz.

Gelan, irakasle espezializatuek ikasleekin talde txikitan edo banaka lan egiten dute, arreta pertsonalizatua eskainiz. Bertan, oinarrizko gaitasunak (irakurketa, idazketa, matematika, arreta, antolaketa, emozioen kudeaketa…) lantzen dira, ikasle bakoitzaren indarguneak eta behar bereziak kontuan hartuta.

Familiekin harreman estua eta irakasleen arteko lankidetza funtsezkoak dira laguntza gelaren funtzionamenduan, elkarrekin haur bakoitzaren ongizatea eta garapena bultzatzeko.

Proiektu Taldea

Jakin mina eta elkarlana oinarri

Proiektu taldea gelatik kanpo garatzen den esperientzia da, non ikasleek erantzunkizuna hartzen duten beren ikaskuntza prozesuaren protagonista bihurtuz. Talde honetan, ikasleek proiektu desberdinak lantzen dituzte, beti ere beraien interesetatik abiatuta aukeratuak diren gaien inguruan.

Helburua elkarlana, elkartasuna eta jakin-mina sustatuz ikasleek ezagutza eraikitzeko espazio bizia sortzea da. Proiektuak benetako egoeretatik abiatzen dira, eta ikasleek euren ideiak, trebetasunak eta sormena praktikan jartzeko aukera dute.

Modu honetan, proiektu taldeak ikaskuntza esanguratsua, parte-hartzailea eta motibatzailea sustatzen du, ikasle bakoitzak bere ekarpenaren garrantzia sentitzen duen bitartean. 

Etorri eskola ezagutzera!

Zatoz Ama Guadalupekoa ezagutzera eta ezagutu hurbileko hezkuntza-proiektu bat, balioen eta ikaskuntza errealaren ingurukoa. Zure zain gaude elkarrekin ikasten eta hazten ikus dezazun.

Harremanetan jarri