Zergatik Ama Guadalupekoa Ikastetxea?
Zergatik guk?
01.
Ikaslearen aurrerabidea
etapa bakoitzean
Badakigu pertsonengan sinesteak aparteko emaitzak lortzea ahalbidetzen duela. Espektatiba altuek, gaitasunak eta motibazioa bultzatzeaz gain, lorpen positiboak eragiten dituztela. Guk ikasle bakoitzaren ahalmenean sinesten dugu bakoitzak duen talentu guztia azaleratu eta garatu dezan. Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte, hezkuntza-prozesu integrala eskaintzen dugu. Etapak modu koherentean diseinatu ditugu, gaitasun akademikoen, emozionalen eta sozialen garapena uztartuz. Eta metodologia aktiboak baliatzen ditugu gure Ama Guadalupekoa Hezkuntza Ereduan, gaur egungo gizarte erronkei aurre egiteko ikaskuntza-esperientzia dinamiko eta eraginkorrak beharrezkoak baitira.
02.
Bidelaguntza
etengabea
Inspiratzaileak, gertukoak eta erronkazaleak gara. Horrela konfiantzazko ingurune bat eraiki dezakegu, bertan, ikaslea, bere gaitasunak erabat gauzatzeko babestuta senti dadin. Ikaskuntzarekiko grina landuz. Konfiantzazko harremanak eraikiz. Ikasleei, aurrera egiteko behar dituzten tresnak lortzen lagunduz. Bidelaguntza etengabea baliatzen dugu, ikasle bakoitza bidean gidatuz eta familiei, seme-alaben hezkuntza prozesuan, laguntza, orientazioa eta elkarlana eskainiz.
03.
Etorkizunerako
ikuspegia
Ama Guadalupekoa Ikastetxean, hezkuntza, ezagutzaren transmisiotik haratago doa; mundua eraldatzeko tresna ere badelakoan gaude. Ikasleak etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest egotea dugu helburu: pentsamendu kritikoa, balio sendoak eta gaitasun akademikoak izan ditzaten nahi dugu. Gaurko hezkuntzaren bidez, egungo haur eta gazteek etorkizuna eraikitzen jarrai dezaten dihardugu. Gure ikuspegia ikasleen beharretara egokitutako hezkuntza-esperientziak sortzean oinarritzen da, erronka berritzaileak eta ingurune dinamikoa uztartuz. Horrela, gure ikasleek gizartean eragin positiboa izateko behar dituzten tresnak eta konpromisoa garatzen dituzte.