Hezkuntza eredua

Hezkuntza Ereduaren mugarria:
Ikaslearen bidea

Ikaslearen lorpenak, arrakasta eta gogobetetzea jomuga. Ikaslearen etapa bakoitzean, aurrerabidea bermatuz.
Etapak lotzen dituen hezkuntza-prozesu integrala. Ikaslearen bidea, bidelaguntza etengabearekin. Ikasle bakoitzaren bilakaera etengabea eta pertsonalizatua.
Euskara ardatz, hizkuntza-aniztasuna bultzatuz.

Inspiratzaileak, gertukoak eta erronkazaleak gara. Horrela konfiantzazko ingurune bat eraiki dezakegu. Bertan, ikasle bakoitza, bere gaitasunak erabat gauzatzeko babestuta senti dadin.

Ikaskuntzarekiko grina landuz. Konfidantzazko harremanak eraikiz. Ikasleei, aurrera egiteko behar dituzten tresnak lortzen lagunduz. Ama Guadalupekoa ikastetxean pertsonengan sinisten dugu, norbanakoak ahalduntzen ditugu, mundu hobea lortzen nabarmen lagun dezaten.

triángulos

01.
Ikaslte profila
eta gaitasunak garatzea

Ikasle bakoitzak bere bertsiorik onena lor dezan sustatzen dugu, etapa bakoitzaren premietara egokituz.

asterisco-rosa

02.
Autonomia eta
helduarora bidea lantzea

Ikasleak protagonismoa har dezan bultzatzen dugu, erabakiak hartzeko gaitasuna eta bizitzako erronkei aurre egiteko tresnak lor ditzan.

semicírculo

03.
Arreta pertsonalizatua
eskaintzea

Ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako hezkuntza-planak aplikatzen ditugu, norberaren hazkuntza eta ikaskuntza prozesua gidatuz eta bideratuz.

dos semicírculos

04.
Ongizate emozionala
lehenesten dugu

Neurozientzian eta adimen emozionalean oinarritutako metodologiak baliatzen ditugu. Errendimendu akademikoa bermatzeko oreka emozionala behar baita.

equis

05.
Errendimendu akademikoa eta gaitasun pertsonalak uztartzen ditugu

Ikasle profilaren eta gai- tasunen arabera helburu akademiko eta pertsonalak ezartzen ditugu, lorpenak eta arrakasta bermatuz.

circulo

06.
Etapaz etapa, ikaslea osotasunean gara dadin bermatzen dugu

Haur Hezkuntzatik Batxilergora bitartean, garapen akademikoa, psikosoziala eta emozionala uztartzen ditugu, ikaslea bere potentziala erabat gauza dezan.

Etorri eskola ezagutzera!

Zatoz Ama Guadalupekoa ezagutzera eta ezagutu hurbileko hezkuntza-proiektu bat, balioen eta ikaskuntza errealaren ingurukoa. Zure zain gaude elkarrekin ikasten eta hazten ikus dezazun.

Harremanetan jarri