Haur eskola
Haur Eskola: Hazteko leku seguru bat
Gure haur eskolan, 1-2 urte bitarteko haurrei zuzendutako arreta eta hezkuntza eskaintzen dugu, egutegi eta ordutegi zabala eskainiz familien beharretara egokituz. Metodologia aktiboak erabiltzen ditugu, haurrak bere ikaskuntza prozesuaren protagonista izan daitezen, haurren garapen erritmoa errespetatuz eta bakoitzaren beharrak kontuan hartuta.
Gure helburua ongizate emozionala sustatzen duen ingurune bero eta segurua eskaintzea da, non erreferentearekiko konfiantza oinarria izango den harreman guztiak eraikitzeko. Maitasuna, segurtasuna eta familiekin hurbiltasuna dira gure eguneroko lanaren zutabe nagusiak, elkarrekin haur bakoitzaren garapen integrala sustatzeko.




