Zergatik Ama Guadalupekoa Ikastetxea?

Zergatik guk?

01.
Ikaslearen aurrerabidea
etapa bakoitzean

Badakigu pertsonengan sinesteak aparteko emaitzak lortzea ahalbidetzen duela. Espektatiba altuek, gaitasunak eta motibazioa bultzatzeaz gain, lorpen positiboak eragiten dituztela. Guk ikasle bakoitzaren ahalmenean sinesten dugu bakoitzak duen talentu guztia azaleratu eta garatu dezan. Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte, hezkuntza-prozesu integrala eskaintzen dugu. Etapak modu koherentean diseinatu ditugu, gaitasun akademikoen, emozionalen eta sozialen garapena uztartuz. Eta metodologia aktiboak baliatzen ditugu gure Ama Guadalupekoa Hezkuntza Ereduan, gaur egungo gizarte erronkei aurre egiteko ikaskuntza-esperientzia dinamiko eta eraginkorrak beharrezkoak baitira.

02.
Bidelaguntza
etengabea

Inspiratzaileak, gertukoak eta erronkazaleak gara. Horrela konfiantzazko ingurune bat eraiki dezakegu, bertan, ikaslea, bere gaitasunak erabat gauzatzeko babestuta senti dadin. Ikaskuntzarekiko grina landuz. Konfiantzazko harremanak eraikiz. Ikasleei, aurrera egiteko behar dituzten tresnak lortzen lagunduz. Bidelaguntza etengabea baliatzen dugu, ikasle bakoitza bidean gidatuz eta familiei, seme-alaben hezkuntza prozesuan, laguntza, orientazioa eta elkarlana eskainiz.

03.
Etorkizunerako
ikuspegia

Ama Guadalupekoa Ikastetxean, hezkuntza, ezagutzaren transmisiotik haratago doa; mundua eraldatzeko tresna ere badelakoan gaude. Ikasleak etorkizuneko erronkei aurre egiteko prest egotea dugu helburu: pentsamendu kritikoa, balio sendoak eta gaitasun akademikoak izan ditzaten nahi dugu. Gaurko hezkuntzaren bidez, egungo haur eta gazteek etorkizuna eraikitzen jarrai dezaten dihardugu. Gure ikuspegia ikasleen beharretara egokitutako hezkuntza-esperientziak sortzean oinarritzen da, erronka berritzaileak eta ingurune dinamikoa uztartuz. Horrela, gure ikasleek gizartean eragin positiboa izateko behar dituzten tresnak eta konpromisoa garatzen dituzte.

Nolakoak gara?

triángulos

Inspiratzaileak

Inspirazioa baita ikaskuntza eta garapen pertsonalerako motorra. Bakoitzak bere bertsiorik onena aurki dezan dugu helburu, adibide positiboen eta erreferentzialtasunaren bidez. Ikasle-irakasle, ikasle txiki-handi edo herri-ikastetxe harremanen bidez, norberaren hazkundea eta garapena sustatzen ditugu. Partekatutako bizipenek inspiratzen gaituzte.

asterisco-rosa

Erronkazaleak

Ikaskuntza erronkak aukera bihurtzen ditugu. Erronka bakoitza hazteko aukera denaren ikuspegiarekin, metodologia berritzaileak eta hezkuntza-esperientzia motibatzaileak eskaintzen ditugu. Ikasle aniztasunaren, beharren eta adinen arabera, ikasle bakoitzaren garapena bultzatuz. Bakoitzak bere gaitasunak eta ahalmenak esploratu eta garatu ditzan. Erronkei aurre egiteko prest egon dadin.

semicírculo

Gertukoak

Familia giroa dugu oinarri, non irakasleak, ikasleak eta familiak elkarri laguntzeko prest dauden. Ikaskuntzarako ingurune segurua eta erosoa bermatzen dugu, eta horri esker, harremanak sakontzen eta elkarrenganako konfiantza sendotzen ditugu. Ikasleen ongizatea lehenetsiz, entzunak eta babestuak senti daitezen lan egiten dugu. Pertsona erdigunean kokatuz.

dos semicírculos

Eraldatzaileak

Bizitza osoan dirauen bidaia da ikaskuntza. Gurean, kalitatezko hezkuntza eta metodologia berritzaileak uztartzen ditugu. Ikasle bakoitzaren potentziala erabat garatzeko, ikaskuntza eraldatzailea sustatzen dugu, pertsona bakoitza akademikoki, emozionalki eta sozialki hazi dadin. Gizartearen eraldaketa jomuga, hezkuntza bera, ikaskuntza eta hobekuntza jarraituren abiapuntuan kokatuz.

equis

Bidelagunak

Guztion ongizatea ardatz, ikasle bakoitzaren lorpenak, arrakasta eta gogobetetzea ditugu jomuga. Helburu guzti hauek lortzeko pertsonengan sinesten dugu, elkar zainduz eta elkarrekin hobetuz. Horretarako, ikasketa,
jarraipen eta arreta pertsonalizatua baliatzen ditugu, ikasle bakoitzaren bidea akademikoa, psikosoziala, emozionala – etapa guztietan eta osotasunean garatu dadin lagunduz.

Etorri eskola ezagutzera!

Zatoz Ama Guadalupekoa ezagutzera eta ezagutu hurbileko hezkuntza-proiektu bat, balioen eta ikaskuntza errealaren ingurukoa. Zure zain gaude elkarrekin ikasten eta hazten ikus dezazun.

Harremanetan jarri