Emozioak
Gu Geu hezkuntza-komunitatean adimen emozionala garatzeko proiektua da, batez ere ikasleengan eta irakasleengan.
Alde batetik, pertsona barruko dimentsioan, norberaren ezagutza, motibazioa eta autoerregulazioa lantzen dira. Bestalde, pertsonen arteko dimentsioan, besteekiko harreman positiboak eta bizikidetza positiboa lantzen dira.
Horrela, metodologia berriak sartzea lortzen dugu, arrakasta eta aprobetxamendu handiagoarekin, bullyingari aurrea hartzea, eskola inklusiboagoa izatea eta gure ikasleak pertsona trebeagoak eta zoriontsuagoak bihurtzea.
Laburbilduz, hauek dira helburu nagusiak:
Bullyingaren prebentzioa
Adimen emozionalaren garapena
Bizitzarako trebetasunak
Irakasleen ongizatea
Bizikidetza positiboa