Hezkuntza hurbila Ama Guadalupekoa Ikastetxean

Urte 1tik 6 urte bitarteko euskarazko hezkuntza-eskaintza jarraitu eta konprometitua

Itziar Salaberria

Itziar Salaberria

HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEA

“Gure helburuetako bat haurra etxean bezala sentiaraztea da”

Garbiñe Guereño

Garbiñe Guereño

HAUR HEZKUNTZAKO IRAKASLEA

“Ikasle bat seguru eta babestuta sentitzen denean hasten da bere benetako ikaskuntza”

Gure metodologia

Ama Guadalupekoa ikastetxean Haur Hezkuntza bi ziklotan banatzen da eta D ereduko hezkuntza jasotzen dute.

Lehen zikloa

1 – 3 urte

Bigarren zikloa

3 – 6 urte

D eredua

Proiektuetan oinarritutako metodologia erabiltzen dugu, ikaskuntza kooperatiboa sustatuz eta taldean lan eginez. Montessori metodologiak aniztasuna lantzeko aukera ematen digu, manipulazio materialekin ikasleen autonomia sustatuz eta ikaskuntza esanguratsua lortuz. 

Komunikazio-hizkuntza euskara izanik, beste hizkuntza batzuk ikastea bultzatzen dugu,  teknologia digitala tresna gisa erabiliz.

Ikasleak dira haien ikaskuntzaren protagonistak. Emozioak errespetatzean eta zaintzean zentratzen gara, baloreetan trebatuz.

1 eta 6 urte bitarteko lehen etapa honetan, Ama Guadalupekoa ikastetxearen helburua ikasleen jarraipen hurbila eta jarraitua egitea da, hura prestatuz eta eskolatze onerako ezinbestekoak diren baliabide guztiez hornituz.

Hezkuntza eleanitza

Euskara, gaztelania eta ingelesa integratzen ditugu eguneroko lanean.

Hezkuntza-eskaintza osoa

Urte 1tik 18 urte bitarteko hezkuntza-eskaintza.

Konprometitua eta gertukoa

Kalitatezko hezkuntzan konprometitutako profesional taldea, balioetan oinarritutako hezkuntza eta ikasleei zein familiei orientazioa emateko jarraipen pertsonalizatua dituena.

Gure ikasleen garapen integrala bilatzen dugu, horretarako…

  • Balioetan trebatzen gara
  • Emozioak bizi ditugu
  • Hondarribiko kultur jardueretan aktiboki parte hartzen dugu
  • Ikasle bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu
  • Haien autonomia garatzen laguntzen dugu

Proiektukako lana

Proiektu bidezko lanari esker, ikasleek beren ezagutzak modu autonomoan praktikan jar ditzakete eta beren ikaskuntzan esku har dezakete, modu aktiboan eraikiz.

Montessori metodologia

Montessori metodoaren ezaugarria giro prestatua ematea da: ordenatua, estetikoa, sinplea, erreala, non elementu bakoitzak bere izateko arrazoia duen haurren garapenean.

Adimen emozionala

Gu Geu gure proiektua da hezkuntza-komunitatean adimen emozionala garatzeko, batez ere ikasleengan eta irakasleengan.

Matrikulazio egutegia

MATRIKULAZIO EGUTEGIA

2024-2025 ikasturterako matrikulazio epea: 2024ko otsailaren 7tik 23ra

Ezagutu ikastetxea eta gure hezkuntza eskaintza!

Jar zaitezte gurekin harremanetan telefonoz, edo eskolako idazkaritzara gerturatuz eta hezkuntza-eskaintzaren xehetasun guztien berri emango dizuegu.

Eskola ezagutu nahi duzu?
Zuen zain gaude.
Matrikulazioa. Prozesua, datak, dokumentuak... kontatuko dizkizugu....