Matrikulazioa
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak onartzeko prozedura Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren araudiaren arabera egiten da.
Araudi horretan urtero eskabideak aurkezteko egutegia eta onarpen-epeak ezartzen dira, eta prozedura hori zehazten duten jarraibideak onartzen dira.
Eskabideak aurkezteko epea irekitzearekin batera, bakarkako ate irekien jardunaldiak egingo dira.
Dokumentazioa
Eskabidearekin batera, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da, nahitaez:
- Ikaslearen familia-liburuko fotokopia, edo jaiotza-agiria.
- Eskaera egiten duen pertsonari dagokion familia-liburuko fotokopia: aita, ama; edo ikaslearen legezko tutorea dela ziurtatzen duen agiria.
- Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena.
- Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena, edo tutorearena), gehienez hiru hilabeteko antzinatasunekoa eta Udalak egindakoa.
- EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.
- Ikaslea etxean hartu bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
- Hezkuntza Sailak ezarritako berezko protokoloa bete izanaren agiria, familia banandua edo dibortziatua bada.
- SOLICITUD DE INSCRIPCIÓN
Matrikulazio egutegia
MATRIKULAZIO EGUTEGIA
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako matrikulazio epea irekia, otsailaren 13ik 24ra.