Montessori

Montessori metodoaren oinarrizko helburua haur bakoitzaren ahalmena askatzea da, bere burua ingurune egituratu batean gara dezan. Haurrarentzat kontu handiz antolatu den giroa da, ikaskuntza, hazkundea eta autonomia sustatzeko diseinatua, eta naturaltasunez sozializazioa, errespetua eta elkartasuna bultzatzen ditu.

Haur bakoitzak bere erritmoan eta bere beharren arabera ikasten du, kontu handiz prestatutako giro batean, eta horrek aukera ematen dio lan interesgarri batean konprometitzeko. Lan hori askatasunez aukeratzen da, eta eten behar ez diren kontzentrazio aldi luzeak bultzatzen ditu. Askatasuna muga argien barruan garatzen da, haurrek gelako gizarte txikian elkarrekin bizitzeko aukera izan dezaten.

Haurrek zientifikoki diseinatutako material zehatzekin lan egiten dute, eta mundua esploratzeko eta oinarrizko trebetasun kognitiboak garatzeko giltzak ematen dituzte. Materialak  haurrak akatsa bere kabuz ezagutzeko diseinatuta daude eta ikaskuntzaren arduradun izateko.

Heldua behatzailea eta gidaria da; haurraren garapenean eta ikaskuntzan laguntzen du. Bere kabuz jarduteko eta pentsatzeko aukera ematen dio, konfiantza eta barne-diziplina garatzen lagunduz.